XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KULISKA SORTA.

NAI DANA ESATEN DABENAK, NAI EZTANA ENTZUTEKO ARRIZKUA.

Danok dakigunez, Euskalerriko errietan, bai andrazkuak eta bai gizonezkuak, euren izenez gañera gaitz-izenak izaten dituez.

Eibar'en be, gutxiago ez izatearren edo, amaika ba-dira kaleko bautizu ori artutakoak.

Zenbaitek ez dau uste, gizurrezko izen ori, eurena, eztanik pe, baña beste batzueri ez jakue gustatzen bigarren izen orrekin deitzerik.

Arrautzia deitzen detsen bat juan zan bein Perikoitxua esaten zetsen (zeutsen) zur, belarri ta iztarriko espezialistarengana, ta esaten detsa: - Emen natok Perikoitxua, belarri batetik gortuta nabik eta.

Medikua berba gitxiko gizona zan.

Jarri erain detsa silla batian da asi zan errekonozitzen.

Beste jarduntsuak, berriz be.

- I, Perikoitxua, neri gero, miñik ein barik ibilli akitx, e!.

Perikoitxua osagilliari ez jakon gustatzen gaitz-izenez deitzerik.

Baña, mundu onetako geienak inoren begiko samarra obeto ikusten dabien letxe, Arrautziak bererik ez eban ikusten.

Da, berriz be dinotsa: - Gauza txarrik ez juat eukiko e, Perikoitxua?.

Ainbat bidar Perikoitxua entzutziakin, ernegau zan medikua, bere zenetik atera ta orduan dinotsa Perikoitxuak: - I, Arrautzia! ixillik ez-paago zurrut eingo aut!.